Langile bat hil da gaur Etxalarren (Nafarroa) eta beste hiru zauritu, N-121 errepidean hormigoizko habe bat gainera erori ondotik. Hango bentetan izan da istripua, 16:35etan, errepidea hobetzeko lanetan ari zirela.
Helikopteroa, anbulantziak, suhiltzaileak eta foruzainak joan dira hara ondoren; Laura Alba Nafarroako Gobernuko Herrilan eta Garraio sailburua ere bai. Gobernuak aitortu du N-121eko lan horiek "zailak" direla, "Bidasoa ibaia eta egungo errepidea hainbat aldiz gurutzatzen dituelako".
Nafarroako Gobernuak oraindik ez du zaurituen egoeraren berririk eman.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den hamalaugarren behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu direla dio LABek.
Lan istripua
Langile bat hil da Etxalarren, habe bat gainera erori ondoren
Beste hiru behargin zauritu egin dira lan istripu berean. N-121 errepidea hobetzeko lanetan izan da ezbeharra, arratsaldean. Nafarroako Gobernuak dio lan horiek "zailak" direla, "Bidasoa ibaia eta egungo errepidea hainbat aldiz gurutzatzen dutelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu