Garro Garabietako langilea da hildakoa, eta azpian hartutako garabi zatiak beste bi langile ere zauritu zituen. Iberdrolako Hernaniko azpiestazioan ari ziren garabia muntatzen. Oraindik ez dakite zer dela-eta erori zen zati bat.
LAB sindikatuak eman du gertatutakoaren berri, eta senideei, gertukoei eta langileei elkartasuna adierazteaz gainera, gertatutakoa iker dadila eskatu du. Aurten hil den hemeretzigarren langilea dela kritikatu du sindikatuak, eta istripua berriz ere azpikontratatutako enpresa batean gertatu dela, langileen osasunean eta bizitzan eragin zuzena duen segurtasunik gabeko egoeran.