18 urteko gizonezko -R.C.J.- langile bat hil zen atzo Gasteizen, gaur UGT sindikatuak esan duenez. 17:40an izan zuen lan istripua: garabi batean zihoala burdin bat bularrera erori zitzaion. Erietxera larri eraman zuten, eta han zendu zen.
URSSA enpresako behargina zen martxotik. UGTn afiliatuta zegoen. Enpresako hartako hiru behargin hil dira aurten.
Osalaneko teknikariak enpresan izan dira gaur, eta azaldu dute laneko segurtasunaren ikuspegitik oraindik ez direla istripuaren zergatiak argitu, ez dagoelako ezbeharraren lekukorik.
LAB sindikatuaren arabera, aurten 95 langile hil dira Euskal Herrian lan istripuetan. Iaz 125 zendu ziren hala.
Lan istripua
Langile bat hil da Gasteizen, burdin bat gainera erorita
UGT sindikatuak gaur jakinarazi duen arren, atzo izan zuen lan istripua. 18 urteko mutil gazte bat da hildakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu