Industriagune bateko pabilioiko teilatuan beharrean ari zen langile bat hil da gaur arratsaldean Gasteizen, hamabost metroko altueratik erori ostean. Hirurak aldera gertatu da lan istripua, Betoño industriagunean, Zubibarri kalean. Hain zuzen, Ufesa enpresa ohiko pabilioian ari zen lanean.
44 urteko gizonezkoa da hildakoa -A.P.-. Montajes Amboto enpresako behargina zen, eta istripuaren unean bertan zendu da.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 83. behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu direla dio LABek.
Lan istripua
Langile bat hil da Gasteizen, hamabost metroko altueratik erorita
44 urteko gizonezkoa da hildakoa, eta Betoño industriaguneko pabilioi batean ari zen beharrean. Arratsaldean gertatu da istripua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu