Ekonomia

Langile bat hil da gaztelun hondeamakinak azpian hartuta

37 urteko gizonezko bat, L.F.V., hil da eguerdian Gaztelun (Gipuzkoa), lanean ari zela hondeamakinak azpian hartuta.

2006ko ekainaren 23a
15:55
Entzun
Jaurlaritzako Justizia eta Enplegu Sailak emandako azalpenen arabera, hondeamakinarekin zanga bat irekitzen ari zen L.F.V., baserri baten ondoan. Halako batean hondeamakina irauli egin da, eta gainera etorri zaio langileari.

Donostiako Auzi Medikuntzako Institutura eraman dute gorpua autopsia egin diezaioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.