Langile bat hil da gaur Iraizotzen (Nafarroa), kamioi batek harrapatuta. Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, 14:45ean gertatu da ezbeharra, Piensos Saioa enpresaren aurrean. Lehen ikerketen arabera, kamioietik pentsua deskargatzen ari zenean ibilgailua gainera erori zaio.
Larrialdi zerbitzuak gizonezkoa suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren biziagatik. Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
36 urteko gizonezkoa da hildakoa -L.I.A.-, Malerrekakoa (Nafarroa).
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 74. behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu zirela dio LABek.
lan istripua
Langile bat hil da Iraizotzen, kamioi batek harrapatuta
36 urteko gizonezkoa da hildakoa, Malerrekakoa. LABen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 74. behargina da gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu