LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da Karrantzan, karpa bat muntatzen ari zela elektrokutatuta

Besaingo Estanda galdategian atzo izandako ezbeharra salatu dute 200 lagun inguruk. 58 urteko langilea hil zen ezbeharrean.

Berria.info
2013ko irailaren 13a
13:23
Entzun

Langile bat hil da gaur eguerdian Karrantzan (Bizkaia). Jaiak dituzte datorren astean, eta karpa bat muntatzen ari zenean elektrokutatu egin da behargina. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, "adin ertaineko gizonezkoa" da hildakoa.

Atzo ere beste lagun bat hil zen lan istripuz. Beasaingo Estanda Galdategian izan zen ezbeharra, 16:30 inguruan. Argitzeke dauden arrazoiengatik makina batek harrapatu zuen 58 urteko J.K.G. behargina. Osalaneko teknikariak gaur goizean lantegian izan dira, gertatutakoa ikertzeko. Era berean, istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute hildakoaren lankideek. 24 orduko lanuztea ere ari dira egiten, geldirik dago enpresa, 240 langileek egin baitute bat deialdiarekin. LABek beste elkarretaratze bat ere egingo du, gaur, 19:00etan, Tolosako Triangelu plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.