Lan istripua

Langile bat hil da Lasarte-Orian, makina batek azpian hartuta

34 urteko emakumezkoa da hildakoa. Karga eta deskargarako makina batek harrapatu du azpian. Hildako langilea enpresako jabearen alaba zen. Barakaldon bost behargin zauritu dira, eraikin batetik erorita.

2007ko irailaren 18a
20:40
Entzun
34 urteko emakumezko (A.A.P.) langile bat hil da gaur arratsaldean Lasarte-Orian (Gipuzkoa), Ibaiondo industria-gunean, Alkorta margo enpresan, karga eta deskargarako makina batek azpian hartuta.

Ezbeharra 15:00ak aldera gertatu da, produktu kimikoen eta pinturen enpresaren barnealdera pakete bat sartzen ari zela makina erori zaionean. Osalango ikuskariak gertaera aztertzen ari dira. Hildako langilea enpresako jabearen alaba zen.

Barakaldon (Bizkaia), berriz, bost langile zauritu dira gaur eguerdian, obratan zegoen eraikin batetik lurrera erori ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. 12:45ean izan da lan istripua, eta bostak osasun zentro batera eraman dituzte.

Enkofratu baten gainean zebiltzan beharrean, lurretik metro batzuetara, eta enkofratuak huts egin die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.