Laudion (Araba) Gardea industriagunean eraikuntzan lanean ari zen langile bat (M.M.S.) hil da gaur goizean, bihotzekoak jota, Osalanek jakinarazi duenez. Gizonezkoa da hildakoa.
Goizeko bederatzi eta erdietan izan du ezbeharra. Pikons Proyectos Inmobiliarios y Construcciones Barakaldoko (Bizkaia) enpresa ari da eraikuntza lan haiek egiten, eta hildakoa makina batean zegoen bihotzekoa izan duenean. Osalanek oraindik ez du esan enpresa hartako kidea zenik behargina.
LAB sindikatuaren arabera, aurten lanean hil den 89.a da gaurkoa. Iaz 129 zendu ziren hala.
Ekonomia
Langile bat hil da Laudion, bihotzekoak jota
Goizeko bederatzi eta erdietan izan da ezbeharra, Gardea industriagunean. Eraikuntzako makina batean zegoen gizonezko hildakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu