Langile bat hil da, lurrak harrapatuta

Laneko istripu hilgarria, urteko hirugarrena Nafarroan, eraikuntzako behargin batek izan du, Zizur udalerrian

Erredakzioa
2012ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Eraikuntzako langile bat hil zen atzo Undion, Zizurreko udalerrian (Nafarroa). Lubaki batean lanean ari zela, gainera eroritako lurrak eta harriek lurperatu zuten. Ezbehar hilgarria aurtengo hirugarrena da Nafarroan, eta hamazortzigarrena Euskal Herrian, ELA sindikatuak egindako zenbaketaren arabera. LABek, berriz, 24 hildakoren berri du aurten.

I. D. langileak 37 urte zituen, eta Construcciones Azpiroz y Saralegi enpresarentzat ari zen beharrean. Istripua gertatu zen unean Undioko ur saneamendu eta hornidura sareko hobekuntzan ari zen, herriko frontoitik hurbil, Iruñeko Ur Mankomunitatearentzat.

Lehen ikerketen arabera, bi metroko sakonera zuen lubakian zegoen hildakoa. Lubakiari eusten zion paretetako bat hondatu zen, eta gainera etorri zitzaion. Lurra eta harriek langilea lurperatu eta hil zuten. Larrialdi zerbitzuek goizeko 11:00etan izan zuten ezbeharraren berri. Cordovillatik bidalitako suhiltzaileek eta anbulantziek gorpua lurpetik atera zuten, eta Nafarroako Auzitegi Medikuntza Erakundera eraman zuten. Foruzaintza ikerketaz arduratuko da.

ELAren irudiko, istripuaren atzetik lan prozedura «ezegokiak» eta laneko segurtasunari buruzko ardura eza daude. «Benetako arrazoiei heldu arte, ez dira ezbeharrak murriztuko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.