Lan istripua

Langile bat hil da Ondarroako portuan, itsasontzian izotza kargatzen ari zela

Garabiaren arrabolek gorputza zapaldu diote. 47 urteko gizonezkoa da hildakoa.

2008ko urtarrilaren 4a
18:08
Entzun
Itsasontzi bateko patroi bat hil da bart Ondarroako (Bizkaia) portuan, untzira izotza kargatzen ari zela itsripua izanda. 47 urteko gizonezkoa da hildakoa -PM.L.B.-.

03:15ean gertatu da ezbeharra, portuko izotz enpresan. Itsasotik itzuli ostean, berriro irteteko lanetan ari ziren. Gizonezko hura garabi batekin ari zen beharrean, eta garabiko arrabolek gorputza zapaldu diote. Kolpeen ondorioz zendu da, hantxe bertan.

Osalaneko teknikariak Ondarroara joan dira, gertaera ikertzera. LAB sindikatuak 12:30ean elkarretaratzea egin du portuan istripua salatzeko. ELAk hurrengo astean egingo du.

Aurten Euskal Herrian lan istripuengatik hil den bigarren langilea da gaurkoa. LABen arabera, iaz 117 lagun zendu ziren horrela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.