EZBEHARRA

Langile bat hil da Tebas-Muru Artederretan, lantokian izandako istripu batean

11:15 aldera gertatu da ezbeharra, Chapar egur enpresan. Iruñekoa zen, eta 60 urte zituen.

2013ko irailaren 23a
17:46
Entzun

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Mecanicas Areta azpikontratarentzat ari zen lanean behargina. Teilatua konpontzen ari zela, gehiegi igo du teilatura igotzeko makina, eta sabaiaren kontra jota hil da, buruan jasan duen zauriaren ondorioz.

Gizonezkoa zen langilea, eta 60 urte zituen, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Gobernuak gaineratu du momentuan hil dela. Larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.

Hiru astean sei langile hil dira; iragan astean, asteazkenean hil zen kamioilari bat Deskargako lanetan, Antzuolan. Lubeta batetik behera erorita zendu zen. Hilaren 13an, berriz, Karrantzan hil zen behargin bat, karpa bat muntatzen ari zenean elektrokutatuta. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.