LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da Tuteran, teilatutik jausita

Tuterako udal industrialdean gertatu da ezbeharra.

2014ko abuztuaren 12a
19:45
Entzun

Nafarroako Gobernuak eman du gertatutakoaren berri. Langile bat beharrean ari zela, teilatutik erori da zortzi metrotik behera. Bertara joan dira larrialdi zerbitzuak eta Tuterako erietxera eraman dute, baina ezin izan dute langilea onik atera. 45 urte zituen, eta gizonezkoa zen. 17:52 aldera izan da istripua, eta gertatutakoa ikertzen ari da Foruzaingoa.

Uztailaren 5ean, beste langile bat hil zen Muxikan, Bizkaian, hura ere teilatutik erorita. LABen arabera, 25 langile hil dira aurten lanean ari zirela. ELAk, berriz, apirilean salatu zuen Nafarroako lan istripuetan %62,5 behargin gehiago hil zirela iaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.