LAN OSASUNA

Langile bat hil da txakolindegi batean

Mahatsa biltzen ari zela traktorea iraulita hil da langilea, 37 urtekoa, Getariako Akarregi Txiki txakolindegian.

Berria.info
2013ko urriaren 23a
23:26
Entzun

Getariako San Prudentzio auzoko Akarregi Txiki txakolindegian langile bat hil da 16:05ean, lan istripuz. Traktorearekin mahatsa biltzen ari zela makina irauli egin zaio eta azpian harrapatuta hil da. Biktima gizonezkoa zen, 37 urte zituen eta sortzez errumaniarra zen. Bost urte zeramatzan txakolindegian lan egiten. Haren anaiak ere lan egiten du upategian eta istripua nola gertatu den ikusi duenez, berehala eman du abisua. Baina beste langileak traktorea zegoen lekura iritsi direnerako beranduegi zen langilearen bizia salbatzeko. "Ez dugu ulertzen zer gertatu zaion; agian zorabiatu egin da edo antzeko zeozer", adierazi dio upategiko arduradun batek Efe agentziari. Izan ere, traktorea irauli den lekua ez zen bereziki arriskutsua. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.