Beste langile bat hil da gaur Euskal Herrian: Zamudion (Bizkaia), parke teknologikoan. 37 urteko gizonezkoa da -A.G.F.-, eta lantokiko egur bat gainera erorita hil da.
Ertzaintzak eta Osalanek esan dutenez, ezbeharra 12:15ean gertatu da, parkeko N-300 eraikinean. Industria de Turbopropulsores (ITP) enpresa dago bertan. Hegazkinen motoreetarako turbinak egiten dituzte.
Atzo bertan beste behargin bat hil zen Gernika-Lumon (Bizkaia), eraikuntza arlokoa -hirugarren solairutik erori zen-.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuan hil den 112. langilea da gaurkoa. Iaz 129 zendu ziren.
Lan istripua
Langile bat hil da Zamudion, egur bat gainera erorita
37 urteko gizonezkoa da hildakoa. Parke teknologikoan izan da lan istripua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu