Lan istripuak

Langile bat larri zauritu da Arantzan

Zuhaitzak mozten ari zela, batek azpian harrapatu zuen; 23 urte ditu.

Miren Garate.
2014ko abenduaren 12a
11:13
Entzun

LABek jakitera eman duenez, atzo gertatu zen ezbeharra, 15.30 inguruan. Lesakako Agiña Egurrak enpresako M.H. langilea zuhaitzak mozten ari zen Arantzan (Nafarroa),  eta azpian harrapatu zuen batek. "Sortzen zaigun zalantza nagusia da ea langileak segurtasun neurri eta lan arriskuen prebentzio neurriak betetzen ote zituen". Mendiak gertatu zen istripua, sarbide zaileko eremu batean, eta helikoptero bidez erreskatatu behar izan zuten.

23 urte ditu zaurituak, eta errumaniarra da jatorriz. Sindikatuak sektoreko lan baldintzak salatu ditu. "Etorkinen kontratazioak ugari dira, prekarietate handi batekin, beheranzko kontratuekin. Lan gogor eta arriskutsuak egitera behartuta egoten dira".

Istripua zerk eragin zuen argitzeko eta halako gehiago gerta ez daitezen neurriak hartzeko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.