Langile bat larri zauritu da Funesen, istripua izanda
FUNES. 59 urteko langile bat larri zauritu zen atzo goizean Funesen, lanean ari zela ezbeharra izanda. 09:30ak aldera izan zen istripua. Langilea kamioi-garabi batekin zama garraiatzen ari zela, ibilgailuak oreka galdu, eta irauli egin zen. Langilea azpian harrapatuta gelditu zen. Suhiltzaileek bi ordu behar izan zituzten langilea ibilgailuaren azpitik ateratzeko. Helikopteroan eraman zuten ospitalera, ezkerreko zangoan zauri larriak zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu