Atzo goizean izan zen lan istripu larria. Gizonezkoa, lan egiten zuen garabiaren eta hesi batean artean gelditu zen harrapatuta Gasteizko Michelin fabrikan. Ospitaleratuta dago, koma induzituan.
ESK sindikatuak zabaldu du lan istripuaren berri. Sindikatuak adierazi duenez, gaur bertan dira biltzekoak istripua nola gertatu den argitzeko eta beharrezko babes neurriak hartzeko.