Langile bat larri zauritu da kamioia iraulita
TEBAS. 25 urteko langile bat larri zauritu zen atzo Tebasen, (Nafarroa) gidatzen ari zen hormigoi kamioia irauli ostean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez, ibilgailua bihurgune batean bidetik atera zen, eta ondoren irauli egin zen. Behargina barruan geratu zen harrapatuta, eta suhiltzaileek atera behar izan zuten. Nafarroako Ospitalera eraman zuten larri anbulantzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu