Gizonezko langile bat -H.D.C.- larri zauritu da gaur goizean Legution (Araba), Fundial lantokian, hango labe batean leherketa izan ondoren. Gorputzean eta aurpegian erredurak izan ditu eta Gurutzeetako (Barakaldo, Bizkaia) erietxera eraman dute.
Goizeko hamaikak aldera izan da ezbeharra, Goijain industriagunean. Osalanek dionez, martxan zen labera zatituriko aluminioa bota ondoren gertatu da istripua, eta langileak ez zuen hori egin behar. "Txatarra bustia erortzean, salda ukitu du eta leherketa bat gertatu da", esan du Osalanek. Beharginak hogei urte daramatza han lanean.
Eztandak langile hura baino ez du harrapatu.
Lan istripua
Langile bat larri zauritu da Legution, labe batean eztanda izan eta gero
Erredurak izan ditu eta Gurutzeetako erietxera eraman dute. Fundial enpresan izan da istripua. Osalanek dio martxan zen labera zatituriko aluminioa bota ondoren gertatu dela istripua eta beharginak ez zuela hori egin behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu