Sestaon (Bizkaia) behargin batek deskarga elektrikoa jaso du gaur goizean, eta erietxera eraman behar izan dute, larri. Eraikuntza lanean ari zen. 40 urteko gizonezkoa da zauritutakoa.
8:25ean izan da lan istripua, Sotera de la Mier kalean, eta hasieran pultsua galdu du. Ertzainek artatu dute lehendabizi, eta Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) ospitalera eraman dute ondoren DYAkoek.
Azkeneko hiru egunetan lau langile hil dira Euskal Herrian istripuetan.
Lan istripuak
Langile bat larri zauritu da Sestaon
Deskarga elektrikoa jaso du, eta pultsua galdu du hasieran. Azken hiru egunetan lau behargin hil dira lan istripuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu