Ezbeharra

Langile bat zauritu da Nervacero lantegian izandako sutean

Sutea eguerdian piztu da Trapagarango lantegian.

2014ko ekainaren 21a
09:13
Entzun

Trapagarango (Bizkaia) Nervacero lantegian sutea piztu da eguerdian. Bertako langileetako bat Gurutzetako erietxera eraman behar izan dute arnasa hartzeko arazoekin.

Dirudienez, txinparta bat erori da olioa zegoen toki batera eta horrek eragin du sutea. Beste langile batzuk ere arazoak izan dituzte, baina lantegian bertan artatu dituzte.

Suhiltzaileek ordubete inguru behar izan dute sutea itzaltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.