Maiatzaren 1a, Langileen Eguna

'Langileak eta herriak, burujabe' lelopean, elkarrekin ospatuko dute Maiatzaren 1a ELAk, LABek, EILASek eta EHNEk

ELA, LAB, EILAS eta EHNE sindikatuek elkarrekin ospatuko dute Maiatzaren 1a. Gaur egin dute ekitaldien aurkezpena, eta aurtengo aldarrikapenen goiburu 'Langileak eta herriak, burujabe. Borrokatzeak merezi du' leloa aukeratu dutela azaldu dute. Bilbon egingo dute Langileen Eguneko ekitaldi nagusia: goizeko 11:00etan Jesusen Bihotzetik abiatuta manifestazioa egingo dute.

2004ko apirilaren 26a
17:05
Entzun
Arlo ekonomiko-sozialeko aldarrikapenez gain, Euskal Herriaren nazio eskubideen ingurukoak ere azaldu dituzte gaurko aurkezpenean.

Joxe Elorrieta ELAko idazkari nagusiak lan prekarietatea eta azpikontratazioa salatu ditu; batik bat, administrazioak eta alderdi politikoek praktika horiei ematen dieten babesa. "Eskulanarekin trafikatzen duten enpresak salatu nahi ditugu, eta, baita ere, haiei babesa ematen dieten administrazioak eta alderdi politikoak", adierazi du Elorrietak. Ildo horretatik, azpikontratazioen bidez administrazioak bere aurpegi beltzena erakusten duela azpimarratu du ELAko idazkari nagusiak.

Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak, berriz, egungo egoera politikoa izan du aztergai. Diezek esan du Espainiako gobernu aldaketarekin "haizen berriak" heldu direla ematen duela, baina Euskal Herrira ez dela oraindik halakorik iritsi. Diezen iduriko, Espainiako Gobernuaren jarrera berria atzerri politikan baino ez da nabaritu gaur arte, eta Euskal Herriari dagokionez, "Konstituzioa, Konstituzioa, eta Konstituzioa" leloarekin segitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.