Langileei bi eguneko epea eman die Saunier Duvalek
GASTEIZ. Saunier Duvaleko zuzendaritzari eta langileen batzordeari atzo bukatu zitzaien enplegu erregulazioaren baldintzak negoziatzeko epea. Ez zuten ados jartzerik lortu, langileen ordezkariei ez zaielako nahikoa iruditu enpresak agindu diena. Hori ikusita, erregulazioak eragingo dien 66 langileei bi egun eman dizkie zuzendaritzak, modu indibidualean eskaintza onartzen duten ala ez jakinarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu