Bilbo eta Santurtzi batzen diruen errepideko zirkulazioa eten dute langileek batzarraren ostean. Gainera su eman diete panel eta pneumatikoei. Ehun lagun inguru atera dira protesta egitera eta ordu erdiko mobilizazioaren ostean langileak itzuli egin dira lantegira.
Ertzaintzako kideak eta udaltzainak bertara hurbildu dira eta suhiltzaileek sua itzali arte itxaroten aritu dira zirkulazioa berrezarri ahal izateko.
Miguel Angel Asporosa (UGT) enpresa batzordeko presidenteak batzarraren ustez kazetariei jakinarazi die UGTk eta CCOOk negoziatzen jarraituko dutela egoerari irtenbidea emateko.
Sestaoko Naval ontziola
Langileek SEPIk onartutako pribatizazio prozesua arbuiatu eta protesta egin dute
Lantegiaren ondoan zirkulazioa geldiarazi dute Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolako langileek barrikadak jarriz. Batzarra egin dute goizean eta SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako Sozietateakk Izar taldeko ontziolentzat hitzartutako pribatizazio errefusatu dute langileek. Ondoren kalera irten dira protesta egitera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu