Ekonomia

Langileen lankidetzan oinarritutako enpresa eredu bat sustatuko dute Bizkaiko patronalek

Cebek, FVEM, AVEQ, Cecobi eta Ascobi patronalek batera egindako agerraldian esan dute talentua erakartzeko enpresa erakargarriagoak behar direla.

jarraia159288.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2018ko azaroaren 14a
13:53
Entzun

Imanol Pradales Bizkaiko Ekonomia eta Lurralde Garapena sustatzeko foru diputatuak ohartarazpena egin die enpresariei: “Bizkaiko eta Euskal Herriko enpresek ez badute lan harreman erakargarri bat garatzen, desagertu egingo dira”. Parean zituen Bizkaiko patronal nagusietako agintariak —Cebek, FVEM, AVEQ, Cecobi eta Ascobi—, eta Pradalesek hitz egin aurretik Iñaki Garcinuño Cebekeko presidenteak hartu du hitza oholtza gainean. Hain justu beharginen lankidetzan oinarritutako enpresa eredu berri bat garatu nahi dutela esateko.

Alegia, finean talentua erakartzeko lan egin behar dela adierazi du Bizkaiko patronal nagusiko buruak. Horretarako enpresetan konfiantza, konpromisoa, lankidetza eta enpresaren ikuspegi partekatua sustatu behar direla esan du, eta hausnarketa martxan jarri dutela ere aurreratu du. “Helburu hori lortzeko enpresetarako gidalerro bat osatu nahi dugu”. Horretarako enpresa bakoitzaren bereizgarriak kontuan hartuko dituztela ere azaldu du.

“Lurralde erakargarri baten irudia zabaldu nahi dugu munduan”. Hori esan du Garcinuñok, jakin badakielako etorkizunean giza kapitala “ezinbestekoa” izango delako enpresek etorkizunean “lehiakorrak izaten jarraitzeko”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.