Lanpostuei eutsi egin die autogintza sektoreak
GASTEIZ. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako autogintza enpresek 2009an baino %9,4 gutxiago saldu zuten iaz. Baina salmentetan izandako jaitsierak ez die galarazi lanpostuei eustea. Iazko urtea 2.500 langilerekin itxi zuten, 2009 bukaeran baino 50 bat gehiagorekin. Jaitsierak jaitsiera, Bernabe Unda Industria sailburua pozik azaldu da emaitzekin, sektorea egonkortu dela uste duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu