ekonomia

Lanpostuen aldeko plana berehala onartzeko eskatu du AEBetako presidenteak

Barack Obamak gaur igorri du egitasmoa Kongresura. "Plan honek jendea herrialde osoan lanean jarriko du berriro".

2011ko irailaren 12a
17:43
Entzun

Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuko presidenteak gaur igorri du Kongresura lanpostuen aldeko plana —447.000 milioi dolarrekoa—, eta Etxe Zurian egindako hitzaldian behin eta berriz eskatu du egitasmoa "berehala" onartzeko. "Izan ere, plan honek jendea herrialde osoan lanean jarriko du berriro".

Oposizioari "gai honekin" ez jokatzeko galdegin dio. "Hamalau hilabete falta dira presidentzia hauteskundeetarako, eta lanik barik dauden milioika estatubatuarrek ezin dute ordura arte zain egon", esan du Obamak. Haren arabera, planak demokraten eta errepublikarren proposamenak jasotzen ditu.

Gaur egun %9koa da AEBetan langabezia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.