Errepide bidezko garraioan Gipuzkoan autobus gidari aritzen diren 1.000 langile inguruk asteartetik aurrera lanuzteei ekingo dietela iragarri zuten atzo ELA, LAB eta UGT sindikatuetako alorreko ordezkariek, «patronalarekin (Anetra eta Avitrans) egindako zazpi bileren ondoren ez delako inolako akordiorik lortu». 40 enpresako lan baldintzak arautzen dituen Gipuzkoako hitzarmenaren negoziazioan, besteak beste, lan ordu kopuruaren murrizketa eskatzen dute sindikatuek, astean 60 ordu egiten dituztela lan argudiatuta. «40 orduko lan astea dugu eta gero 20 ordu egin beharditugu gutxienez, enpresaren esanetara», azaldu zuen atzo UGTko ordezkari Pedro Markinak.
Lanuzteek zerbitzu bereziei eta lineakoei eragingo diete 7:00etatik 9:00etara. Eskualde zerbitzuetan lanuzteak egingo dituzte 16:00etatik 18:00etara. Astearterako, hilaren 18rako iragarri dute sindikatuek lehen lanuztea, hilaren 20an, 25ean eta 27an ere lanuzteak egingo dituzte «ez bada da negoziazio mahaian langilee eskaerakjasoko dituen hitzarmenerako elkarrizketarik zabaltzen». Iragarritako lanuzteek nahaste handia eragin dezaketebatez ere hezkuntzan, ordutegiak zuzenean ukitzen baititu alor horretakogarraio zerbitzuak.
Lanuzteak datorren astean Gipuzkoako autobusetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu