Lanuzteak egingo dituzte Fumbarriko langileek
DURANGO. Azaroaren 3an enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu zuen Fumbarri taldeak Durangoko eta Abadiñoko lantegietarako. Egun horretan bertan, hilabeteko negoziazio epea ireki zuen. Langileen arabera, ordea, ez du horretarako borondaterik, eta lanuzteak egin dituzte asteon. Protestekin jarraituko dute abenduaren 1etik 4ra bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu