•Zer gertatu da? Hacker batzuek PSN PlayStation Networkeko erabiltzaileen datuak eskuratu dituztela.
•Zenbat lagunen datuak dituzte? Sonyren arabera, 70 milioi erabiltzaile ditu PSNk, baina ez du zehaztu horien guztien datuak lapurtu ote dituzten. Pentsatzekoa da Euskal Herrian ere kaltetuak badirela.
•Zer informazio dute? Datu pertsonalak: izen-abizenak, jaioteguna, helbide fisiko eta elektronikoa, pasahitzak...
•Kreditu txartelen datuak ere bai? Baieztatzerik ez duen arren, Sonyk ez du baztertu. Horregatik eskatu die PSNren erabiltzaileei beren diru kontuak zorrotz kontrola ditzatela, erabilera okerrik antzemateko. Artean ez dago salaketarik.
•Zer ondorio du lapurretak? Kreditu txartelen bidezko ohiko lapurreta elektronikoaz gain, datu pertsonalei esker beste hainbat Internet zerbitzutan sartzeko aukera dute hacker-ek. Izan ere, erabiltzaile askok pasahitz bera erabiltzen dute zerbitzu askotan. Bereziki arriskutsua da banku elektronikoa baliatzen duten erabiltzaileentzat.
•Zer egin dezakete PSNren erabiltzaileek? Pasahitzak aldatu, eta adi egon, telefonoz etaposta elektronikoz jaso ditzaketen eskaintzekin.
Lapurreta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu