Ekonomia

Lasarte-Oriako Michelinek heren bat murriztuko du plantilla

Gaur eman die neurriaren berri zuzendaritzak sindikatuei, eta hauek erabakia ez zutela espero erantzun dute. Gaur egun 1.200 langile dauzka Gipuzkoako plantak.

2007ko urriaren 3a
16:22
Entzun
Michelinek Lasarte-Orian (Gipuzkoa) daukan lantokiak 400 langiletan murriztuko du plantilla 2008-2011ko Lehiakortasunaren Hobekuntzaren Planaren arabera. Gaur eman die horren berri zuzendaritzak sindikatuei, eta hauek erabakia ez zutela espero erantzun dute.

Gaur egun 1.200 langile dauzka Michelinek Lasarte-Orian eta, beraz, heren bat murriztuko du taldea. Hori “traumatikoa ez” izaten saiatuko dela iragarri du zuzendaritzak.

Gipuzkoako plantaren “espezializazioa” egin nahi dute enpresaren arduradunek. Gama handiko motoen gurpilen ekoizpenera eta garapenera jo asmo dute, besteak beste, eta 50 milioi euro inbertituko dituzte horretarako. Bide batez, autoen gurpil gutxiago egingo dituzte, horrek azken urteetan galerak sortu dituela-eta.

Gasteizko lantokian, berriz, ingeniaritza zibilaren eta autoen gurpilen ekoizpena handitzeko helburua jarri dute. Michelinek munduan dituen planten artetik handienetakoa da Arabakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.