Confesbask EAEko Enpresaburuen Konfederazioko presidente Jose Miguel Lazpiurrek ez du uste Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan oraindik enplegua sortuko denik. Lazpiurren arabera, %2ko hazkundea behar da enplegua sortzeko eta EAErako egin diren aurreikuspenak oraindik urrun daude oraindik: "BPGk %2 egin behar du gora enplegua sortzeko. Oraindik oso urruti gaude, aurreikuspenek erakusten baitute aurten Euskadin %0,3 igoko dela", esan du Onda Vasca irrati katean egin dioten elkarrizketan.
Beste hainbat kontutaz ere aritu da Lazpiur. Besteak beste, Jaurlaritzako aurreko gobernuak, Juan Jose Ibarretxerenak, lan ona egin zuela esan du, eta horri esker zorpetu ahal izan dela Patxi Lopezen Jaurlaritza krisiari aurre egiteko. Lazpiurrek ez du argitu nahi izan Lopezek sortu duen aholkulari taldeko kide den edo ez. Gauza horiek diskrezioz eraman behar direla argudiatu du.
Ekonomia
Lazpiur: "Enplegua sortzeko %2ko hazkundea behar da eta %0,3an gaude"
Helburu hori oraindik urrun ikusten du Confesbaskeko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu