KPI

Lehen aldiz, hasi baino prezio merkeagoekin amaitu da urtea

Inflazioak %0,8ko tasa negatiboa izan du 2014an, erregaien merkatzeak eraginda.

Euroaren azpitik dago gasolioa jada Hego Euskal Herriko hainbat gasolindegitan. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Miren Garate.
2015eko urtarrilaren 15a
11:06
Entzun

Euroaren azpitik dago gasolioa jada Hego Euskal Herriko hainbat gasolindegitan. Erregaien merkatze horrek eraginda, KPIaren historian sekula ikusi gabekoa ikusi da 2014an: inflazioa negatiboa izan da urte amaieran. Hego Euskal Herriko kasuan, %0,8 merkatu dira prezioak.

INE estatistika erakundeak emandako datuen arabera, Gipuzkoak izan du prezioen jaitsiera txikiena, %0,5; Arabak %0,6; Bizkaiak %0,8; eta Nafarroak %1,2.

Azarotik abendura bitartean, %0,7koa izan da jaitsiera.

Euroguneak ere, bost urtean lehen aldiz, inflazio negatiboa izan zuen abenduan, %0,2koa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.