Atzo 22:00etan hasi zuten langileek protesta, Basauriko enpresan kamioiak kargatzen diren eremuan. Lantokiaren kanpoaldean hainbat parkarta eskegi dituzte, Salba dezagun Euskadiko industria eta Edesa-Fagor, gure lanpostuen defentsan gisako mezuak emanez.
"Jendea oso animatua dago. Zerbait egin beharko dugu enpresa aurrera ateratzeko, azkenean, enpresa asko bultzatuko dituelako krisi honek, eta ondorioak oso larriak izango dira", azaldu du Teresa Perez itxialdian gaua igaro duen langileetako batek.
06:00etan iritsi dira beste langile batzuk lehenengoak ordezkatzera, eta enpresa 24 orduz okupatua izango dute. Edesak eta Fagorrek irekita jarrai dezaten parte har dezala eskatzen diote Jaurlaritzari. Langileok Fagorreko gainerako langileekin alderatuz egoera berezian daude, alegia, Gizarte Segurantzaren barruan daude, ez Lagun Aron, eta horrexegatik kezkatuta daude gainerako langileek baino are zori okerragoa izango dutela Fagorrek etorkizun iluna badu.