Lan gatazka

Lehen greba eguna hasi dute Lanbiden

"Zuzendaritzaren immobilismoa eta kudeaketa txarra" salatu nahi dute ELAk eta LABek bost eguneko lanuzteekin.

Protesta zaratatsua egin dute Lanbideko langileek, Gasteizen. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Jon Fernandez.
2016ko irailaren 21a
08:07
Entzun

Gaurkoa da ELA eta LAB sindikatuek deitutako lehen greba eguna Lanbiden, urteotako "bilakaera okerra" gaitzesteko. Guztira bost egunetan egingo dituzte lanuzteak: gaur eta bihar, eta urriaren 3, 4 eta 5ean. Gaurkoan, gainera, kontzentrazio zaratatsua egin dute 11:00etan Lanbideko Zerbitzu Zentralean, Gasteizen.

Enplegu zerbitzuaren antolakuntza gabeziak —190 orientatzaile kaleratu eta ordezkatu dituztela salatu dute—, langileen kopuru urria eta ezegonkortasuna salatu dituzte sindikatuek. LABen esanetan, gainera, langile gutxi egoteaz gain, orientazioko funtzionarioekin bat ez datozen betebehar gehiago egiten dituzte, eta orientatzaileek haien lanpostua galtzeko arriskua daukate. "Gatazka honek 195 langileren egonkortasunean dauka eragina modu zuzenean, bulegoetako %30".

Administrazioak ez dauka akordio bat egiteko borondaterik, sindikatuen arabera, eta horregatik ikusi dute "mobilizazio sendoak egin beharra". Joan den astean iragarri zuten bost eguneko greba bi sindikatu abertzaleek: "Badakien arren zein den egoera eta behin baino gehiagotan galdegin diogun arren zerbitzuaren kalitatea bermatu eta Lanbideri egonkortasuna eman diezaiola, ez dugu erantzunik jaso horri buruzko bileretan. Langileei aukera bakarra utzi die: mobilizaziora jotzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.