Lehiakortasunari buruz Lisboan jarritako helburuak ez betetzeko bidean da EB

2004ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
AEBekin lehiakortasunean parekatzeko Lisboan jarritako helburuak betetzetik oso urrun dago Europako Batasuna. Horrela dio Wim Kok Herbehereetako lehen ministro ohia buru izan duen adituen txostenak. «2010erako bide erdia egin dugu, eta panorama orokorra oso lausoa da, eta asko dago egiteko Lisboa ez dadin betegabeko promesen sinonimo izan», azaldu du Kokek. Besteak beste, txostenak eskatzen du lanaldia luzatzea eta erretiro adina atzeratzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.