Leioako egoitza batean amiantoa aurkitu dute
BILBO. Gizarte Laguntzako Foru Erakundearen menpeko egoitza batean amiantoa aurkitu dutela jakinarazi du ELAk. Baldosetan eta galdararen ertzetan aurkitu dute. Material horren inguruan lan egin duten langile guztien zerrenda eskatu du. «Gaur egun, guztiok dakigu zer den amiantoa eta zein ondorio dituen», esan du sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu