LABek gaur jakinarazi duenez, atzo Gineako kolkoan Lekeitioko (Bizkaia) arrantzale bat hil zen, lan istripuan. Oraindik ez dakite justu nola gertatu zen ezbeharra.
Gizonezkoa da hildakoa -J.M.P.-, eta 50 urte zituen. Inpesca Bermeoko (Bizkaia) enpresan egiten zuen behar, eta Txori urdin itsasontzian zebilen Ginean, alturako arrantzan.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan beste 45 langile hil dira.
Heriotza hori salatzeko, gaur 20:00etan elkarretaratzea egingo dute Lekeition, Eskolapen. Astelehenean, berriz, Bermeon, 12:30ean Inpesca enpresaren aurrean, Txibitxiaga kalean. "Lan baldintzek hil egiten dute! Erantzuteko garaia da", dio LABek.
Lan istripua
Lekeitiar arrantzale bat hil da Ginean, lan istripuan
50 urteko gizonezkoa da hildakoa. Atzo zendu zela jakinarazi du LABek. Gaur elkarretaratzea egingo dute Lekeition, 20:00etan. Bermeoko enpresa bateko behargina zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu