Ekonomia

Lemoako Prefabricados lantegia itxi nahi du CRH taldeak

Irlandako konpainiak orain sei hilabete erosi zuen enpresa. Atzoz geroztik, greban dira langileak.

Miren Garate.
2013ko irailaren 13a
20:40
Entzun

Otsailean erosi zuen Irlandako Cement Roadstone Holding (CRH) konpainiak Lemoako porlan fabrika. Haren barruko enpresa da Lemoako Prefabricados, eraikuntzarako aurrez fabrikatutako piezak egiten dituena, batez ere herri lanetarako. Hura ere CRHren esku geratu zen. Urte erdia pasatu da ordutik, baina CRHk iragarri du itxi egin nahi dituela Prefabricados enpresaren Lemoako eta Castropepeko (Zamora, Espainia) lantegiak. ELAk salatu du 35 langile geratuko direla kalean.

Enpresaren erabakiaren aurka, atzoz geroztik greban dira beharginak. "Erabakia ulertezina da, azken bi urteotan sekulako irabaziak izan baititu enpresak, urtero 600 milioi eurotik gorakoak hain zuzen. Oraindik akziodunen artean dibidenduak banatzen jarraitzen du", adierazi du sindikatuak. Azken urteotan enpresarien alde egin diren erreformek halako gauzak erraztu egiten dituztela gaineratu du. "Halako inbertitzaileen zain baldin bagaude krisia gainditzeko, okerrenerako prestatu beharko dugu. Diruzale handi batzuk baino ez dira, inbertsiorako inolako borondaterik ez dute".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.