Lidl eta Aldiren jabeak dira Alemaniako aberatsenak
FRANKFURT. Karl eta Theo Albrecht Aldi suspermekatuen sortzaileak dira Alemaniako bi aberatsenak, Manager magazin aldizkariaren arabera. Karlek 17.100 milioi euroren ondasunak ditu, eta Theok, 16.000 milioi eurorenak. Azken hori uztailean hil zen, eta semeak dira oinordekoak. Dieter Schwarz Lidl supermerkatuen jabea da zerrenda horretan hirugarrena, 10.500 milioi euroren ondasunekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu