Loiuko garbitzaileen %90 greban daudela dio ELAk
BILBO. Zubian zehar Loiuko aireportuko garbitzaileak egiten ari den grebak «erabateko arrakasta» izan duela esan du ELAk. Haren arabera, garbitzaileen %90ek ez dute lanik egin eta gutxieneko zerbitzuetan ari direnek ere bat egin dute protestaldian. Garbiketa kudeatzen duen Eulen enpresari egotzi dio grebaren errua ELAk, negoziatzeari uko egin diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu