Lan gatazka

Loiuko segurtasun langileek protesta egin dute gaur

Langileek 13:00etatik 15:00etara egin dute protesta, segurtasun neurriak zorrotz beteta. Horrek ilarak sor ditzake.

Bilboko aireportua. ARITZ LOIOLA, FOKU
2019ko abenduaren 30a
15:31
Entzun

Bilboko Aireportuak ehun segurtasun langile inguru ditu, eta gaur protestei ekingo diete. Zerbitzuaren esleipena duen Segurisa enpresak lan-hitzarmena bete dezan eskatzen dute langileek. Gaur eta bihar mobilizatuko dira, eta ilera luzeak espero dira horren eraginez. Urtarrilaren 3tik 5era ere protestak egingo dituzte.

Segurtasun kontrolak egitea dute euren lanaren zati garrantzitsuenetako bat, eta horiek zorrotz egingo dituzte gaur: poltsak eta maletak berrikusi, metal-detektagailua duen arkua kontrolatu... Hala egingo dute protesta, neurri guztiak beteta. Ondorioz, jende pilaketak espero dira bidaiariak sartzen diren guneetan, 13:00etatik 15:00etara. Manifestazioa ere egingo dute, aireportu barruan.

Langileak kexu dira Segurisa enpresak lan-hitzarmena bete ez duelako, besteak beste, aparteko ordainsarien inguruko akordioak. Horrez gain, aireportuaren arduradun den Aena enpresak Segurisari 80.000 euroko plusa ordaindu eta langileek zatirik ez jaso izana salatu dute.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.