krisia

Lopez: "Bankuek itzuli egin behar dute diru publikoa"

Baldintza batzuk bete ezean, Jaurlaritzako lehendakaria ez litzateke bankuei dirua uztearen aldekoa.

2012ko ekainaren 1a
10:29
Entzun

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak kritikatu egin du Espainiako Gobernuak Bankiari 23.000 milioi euro emateko modua. "Banku baten zulo bat estaltzeko diru publikoa sartu behar bada, horrek baldintza batzuk izan behar ditugu: lehena, bankuko arduradunek milioi askoko kalte-ordainak ez jasotzea, eta bigarrena, bankuak diru hori itzultzea, dirua mugimenduan izateko eta familiei eta enpresei prestatzeko".

Baldintza horiek bete ezean, lehendakariak azaldu du bera ez litzatekeela bankuei dirua uztearen aldekoa.

Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak azken egunetan iragarri du gobernuari ez diotela sosik itzuliko.

Lopezen arabera, Bankia auzian "baten batek gobernuak, herritarrak eta bezeroak engainatu" egin ditu. "Ez da posible aste batean etekinak aurkeztea eta hurrengoan 23.000 milioi euroko zuloa egotea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.