Lopezek dio beti egon dela hiru kutxen fusioaren alde
GASTEIZ. Patxi Lopez lehendakariak esan du Eusko Jaurlaritzak beti defendatu izan dituela aliantzak, bai eta hiru euskal aurrezki kutxen arteko bat-egitea ere, «ondo egindakoa bada». Egun, ordea, «azkarrena eta errazena biren arteko fusio hotz bat» egitea litzatekeela adierazi du, erakundeen finantza kaudimena bermatzeko formularik egokiena delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu