'CAN AUZIA'

Lorenzo Riezu Nafarroako Kutxako presidente ohia deklaratzera deitu du Auzitegi Nazionalak

Lekuko gisa deklaratuko du. Martxoaren 27an zen deklaratzekoa 2011n Nafarroako Gobernuari helarazitako txosten baten harira, baina apirilaren 9ra atzeratu du Eloy Velasco epaileak.

Lorenzo Riezu, ezkerrean, 2010eko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 18a
21:27
Entzun

Kontuz Nafarroako Kutxako bezeroen elkarteak eman du zitazioaren berri. Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak hartuko dio deklarazioa 10:00etatik aurrera, Nafarroako Kutxaren bilakaeraren inguruan ohartaraziz Riezuk 2011n eginiko txosten baten harira. Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinari eman zion txostena.

Txosten horretan, Riezuk "kudeaketa okerrari" egotzi zion Nafarroako Kutxaren egoera, eta Banca Civicaren sorrera "ihesbide" gisa jo zuen. Horrek CAN desegitera eramango zuela ere ohartarazi zuen, "horrek Nafarroarentzat duen eragin guztiarekin".

Besteak beste, "zabaltze plan neurrigabe bat" egin izanari eta "era guztietako gastu orokorren hazkundeari" egotzi zion Riezuk txosten horretan Nafarroako Kutxak 2002 eta 2010 artean kaudimena galdu izana.

Kontuz pozik azaldu da Riezu deklaratzera deitu dutelako, uste baitu "giltzarri" dela Nafarroako Kutxaren desegitearen arrazoi ekonomikoak eta horren erantzukizunak argitzeko. Horrez gain, galdetu dute zergatik "alboratu" zuen Barcinak txosten hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.