Loterien pribatizazioa onartu du Espainiak
MADRIL. Espainiako Gobernuak onartu egin du Sociedad Estatal de Loterias y Apuestas del Estado enpresaren %30 pribatizatzea. Herrialde horrek inoiz egindako saltzeko eskaintza publikorik handiena da, eta Europan egindako handienetakoa. 7.000 milioi euro lortzea da gobernuaren helburua. Joan den urtean 9.592 milioi euroren diru sarrerak izan zituen enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu