Erregaia

LPEEren petrolio upelak 40 dolarreko muga gainditu du lehen aldiz

Azken boladako goranzko joerarekin jarraituz, LPEE Lurralde Petrolio Ekoizleen Erakundearen petrolio upelak prezio marka berria ezarri du; gainera, oraingoan, upeleko 40 dolarreko prezioa gainditu du. Zehatz-mehatz, LPEEren petrolio upela (159 litrokoa) , batez beste, 40,04 dolarretan saltu zen atzo, hau da, bezperan baino 37 zentimo garestiago. LPEEren zein beste petrolioen garestitzea kezka handia sortzen ari da nazioarteko merkatuetan eta, oro har, gizartean.

2004ko abuztuaren 10a
11:51
Entzun
Petrolioaren garestitzean hainbat faktore ari dira eragiten: Errusian Yukos petrolio enpresa erraldoiaren inguruan dituzten gorabeherak, Irakeko gatazkak sortutako arazoak... Baina faktore kointural horiez gain, egiturazkoek ere badute zeresana. Izan ere, petrolio eskaria handitzen ari da (batik bat, Txinan eta AEBetan), eta, ondorioz, eskaerak ekoizpen gaitasuna gainditzeko beldurra piztu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.