Lur azpian

Joseba Barandiaran Andueza.
B.ANDUEZA
2010eko uztailaren 2a
00:00
Entzun
AHTaren aurkako ekintzaileek lur azpian zulatzen jarraituz gero Ibex-35 (-%0,92) topatuko dute agian; 9.200 puntuz azpitik da SIBEko indize nagusia, banku handien eta Edurnezuriren bilakaeraren ondorioz. Ez gehien jaitsi direlako, baina bai pisu astunak direlako indizearen ponderazioetan: indizeak atzo 85 puntu galdu zituen, eta BBVA (-%1,16), Edurnezuri (-%1,08) eta Santanderrek(-%0,49) horietan 42 puntu azaltzen dituzte. Izan zitezken rating edo kaudimen kalifikazioa abiadura handian (jaisteko) berrikusten ari zaizkion Espainiaren ajeak; baina atzo ez zen hala izan. Aitzakia AEBetako enplegu eta higiezin datuetan topatu zituzten txerritxo ehiztariek. Horren erakusgarri, Parisko CAC-40 (-%2,99) edo Frankfurteko Dax (-%1,81) bera, gure indizeak baino gehiago jaitsi zirela. Euroa 1,25 dolarrera hurbiltzeraino. Ibex-35eko akzioetan 2.438 milioiren salerosketa izan zen. Udako egun baterako kopuru dexentea, mozkin berriak noiz etorriko gaudela.



FCC (+%1,25) izan zen atzoko saioan gora egitea lortu zuen hamabi akzioetako bat. 120 milioian saldu dizkio Mutua Madrileña aseguru etxeari lurpeko 10.500 parking kudeatzen dituen filiala. Abengoa (+%1,03) eta Sacyr (+%1) ere nabarmendu ziren.



Altxorra. Abuztuan bost urterako zorra saltzerakoan, Espainiako altxorrak %2,38ko interesa ordaindu behar zuen. Atzo egindakoan %3,72ra handitu da zama hori. BEZ edo bestelako zergen igoeraz harago, bistakoa da finantza kostuak asko handitu zaizkiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.