ipar EUSKAL HERRIA

Lurra kolektiboki eskuratzeko tresna sortu dute ELB, EHLG, Arrapitz eta Inter-Amap egiturek

Lur eremuak merkatu espekulatibotik ateratzeko tresna izanen da Lurzaindia egitura. Elkartasunezko aurrezki tresna da, eta bilduriko diruarekin prezio espekulatzaile batean salgai diren lurrak erosiko dituzte, bertan laborariak instalatzeko. Guztira, 350.000 euro bildu behar dituzte azaroa bitartean.

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko urtarrilaren 23a
21:11
Entzun

"Laborantzan aritu nahi duen jendea ez da eskas, lan tresna atzematea da zailena", dio Marie Christine Elizondo Lurzaindia egiturako ordezkariak. Horretarako, lurrak merkatu espekulatibotik atera eta horietan laborariak instalaraziko ditu egitura berri honek.

"Lurzaindiak Euskal Herriko lurraldearen antolaketan inplikatu nahi du, lurra gaizki baliatua den aldi oro zerbait egiteko". Orain arte zegoen GFA Lurra da Lurzaindia bilakatu, egitura berri honek GFAk ez zituen abantail batzuk dituelako. Hori dela eta, GFA Lurraren 700.000 euroko kapitalarekin abiatu da Lurzaindia. Horrez gain, 350.000 euro bildu nahi dituzte. Herritarrek, elkarteek zein instituzioek eman dezakete dirua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.